Martxoaren 26an onartu zuen Espainiako Kongresuak “Herritarren segurtasunerako legea”, Zigor Kodearen erreforma eta jihadismoaren kontrako ituna. Uztailetik aurrera indarrean izango da. Lege berriak protesta mota batzuk delitu bihurtzen ditu eta parte hartzen dutenei espetxe zigorra ezartzeko aukera ematen die. Informatzeko eskubideari mugak jartzen zaizkio.  Legearen ertzak jorratu dituzte Hamaika Telebistan : Jaime Elias (abokatua), Aitziber Lasa eta Patxi de La Fuente (Herritarren kriminalizazioaren kontrako plataforma).